XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Gu gaisotasun arruntetarako mediku arruntak gara...

- Hara, ba egin zuen erregearen medikuak eta pozez igurtzi zuen bere bizarra.

Hasieratik nekien nik hori!

Pinpernela lurjota zegoen guztiz.

Aitaren ohean eseri eta eskua hartu zion.

- Pinpi, alabatxo - esan zion marmario batean -.

Mediku mirarigile bat behar dut.

Mirari bat gertatzen ez bada, akabo...

- Mediku mirarigile bat orain! - hotsegin zuen medikuak haserre -.

Kalentura dauka.

Ni naiz hemen, inguru guztietan, mediku mirarigilerik handiena...

Pinpernelak ez zion kasurik egin eta bere damengana joan zen.

- Entzun al duzue mediku mirarigileren baten berri?

Haiek ez zuten entzun.

Pinpi sukaldera joan zen.

- Entzun al duzue mediku mirarigileren baten berri?

Handik aldegin eta ikuilura heldu zen, erregearen zaldiak zeuden lekura.

Ikuiluko mutilik gazteenak entzuna zion bere izeba oso zahar bati Alperlandiatik hiru lurralde urrutiago mediku mirarigile bat bizi zela.

Batzutan osasuntsu zeudenak gaisotu egiten omen (...)